top of page

ZERBITZUAK

Txillarre Eko-Dendan, Txillarreko baratzean ekoiztutako produktuez gain, produktu ekologikoen minorista bezela funtzionatzen dugu. Dendan 1.500 produktu ekologikotik gora daude gure katalogoan, barazki eta frutetatik hasi, eta nahi beste elikagai eta edari ekologiko daude. Horrez gain, belar denda, kosmetika eta garbiketa produktu ekologikoak ere badauzkagu, gure osasunari ahalik eta kalte gutxien egiten diotenak.

​

Kontsumo taldeak ere hornitzen ditugu, kontsumitzaile talde bati astero bertako eta garaian garaiko produktu ekologikoekin eginiko otarrekin, zer erosi pentsatu beharrik ez edukitzeko eta dendara joan beharrik ere ez edukitzeko.

Natura zaintzea oinarri,

eredu ekologikoa mugarri

Horretaz gain, etxez-etxeko banaketak egiten ditugu erosketak egitera joan beharrik ez edukitzeko. Eko-dendako katalogoko produktuak edo/eta otar pertsonalizatuak ere etxera eramaten ditugu. Astean behin eramaten ditugu, Elgoibarren gainkosturik gabe eta Debabarrenako gainontzeko herrietara 2 euroren truke. Eskatzen duguna da erosketa 15 eurotik gorakoa izatea kasu guztietan.

 

Halaber, aholkularitza zerbitzua eskaintzen dugu, elikadura osasuntsua bideratzeko. Hau da, garaian garaiko produktuen ezagutza, propietateen eta errezeten aholkularitza.

Sukaldaritza ikastaroak errezeta osasuntsuekin, garaian garaiko produktuen menu osoak, produktu familien ezagutza eta sukaldatzeko erak (zerealak, algak, barazkiak, postre osasuntsuak, gosari osasuntsuak eta abar) eta umeeri zuzendutako sukaldaritza ikastaroak.

​

Adimen emozionaleko tailerrak umeentzat, emozioak identifikatu eta lantzen ikasteko.

​

Yoga taldeak

​

Hitzaldiak: Sosola baserrikoen eskutik, Egoitz Garroren liburuaren aurkezpena, eta abar

​

Natur eskola umeentzat, eskolaz kanpoko ekintza bezela arratsaldetan baso eta baratz eremuan

bottom of page