top of page

Denda

ARROW 2.png

Baratzarekin hasi ginenean, barazki ekologikoak kontsumitzaileeri helarazteko Elgoibarko merkatu plazan postua jarri genuen. Eskaria handitzen eta dibertsifikatzen joan ahala, postua ere handitzen joan ginen. Ondorengo urratsa, gure bezeroeri ahalik eta eskaintza ekologiko zabal eta erosoena eskaini asmoz, kaleko denda batetara pasatzea erabaki genuen. Elgoibarko San Bartolome kaleko 29an dago gaur egun Txillarre Ekodenda goiz eta arratsalde zabalik.

Gure barazkiez gain, produktu sorta zabal bat eskaintzen dugu bertan, guzti guztia eredu ekologikoan ekoiztua. Gure hornitzaile guztiak, ekologikoak izateaz gain, gure antzeko filosofiakoak izatea bilatzen dugu. Kalitate goreneko produktu ekologikoak, osasuntsuak eta geografikoki ahalik eta gertukoenak izaten saiatzen gara, bai osasunari begira eta baita dastamena saritzea gustoko daukagulako ere.

Dendara iristea zaila egiten zaienentzat, edo denborarik galdu gabe erosketak emailez egitea nahiago dutenentzat, Debabarrenan etxez-etxeko banaketa zerbitzua ere badaukagu. Zerbitzuak atalean informazio gehiago.

bottom of page