EZAGUTU GAITZAZU
Argiñe
Elikagaien industrian formatu ondoren, berehala konturatu zen bere bidea naturaren ondoan zegoela eta elikagai osasuntsuak eskaintzen hasi zen 2006 urtean. Denbora honetan makrobiotikan, aromaterapian, naturopatian, apikulturan, nekazaritza ekologikoan, zuhaitzen inausketan eta baso eskolan formatzen joan da. Egun, baratzeko eta dendako lanak uztartzen ditu.
Edurne
Kazetaritzako gradua Karrera Amaierako Sari Bereziarekin amaitu ostean, 'Marketing Digitalean' espezializatzera eramango zuen masterra ohorezko matrikularekin burutu zuen. Arlo horretan enpresa eta erakunde desberdinetan lanean aritu zen eta, jarraian, 'Administrazioa eta Finantza' ikasketak egin zituen, abokatuen bulego batean lan egitera bideratuko zuena. Egun, Txillarre Ekodendako publizitateaz eta dendako bezeroentzako arreta-zerbitzuaz arduratzen da.
Arkaitz
Ekonomia arloko ikasketa unibertsitarioak burutu eta ekonomia jasangarrian, agroekologian, eta ingurugiroa, energia eta kutsadura trinomioaren ikerketan formatzen jarraitu du urteetan zehar. Gaztetatik baratzean pasioz jarduten du eta baratzezaintzaz gain, makinaria eta elikagaien inguruko ikastaroak ere burutu ditu.
Makina erremintako ikerketa zentru batean 14 urtez lanean egon ondoren, gaur egun ekonomia sozial solidarioan, ekintzailetasunean, lanbide orientabidean eta merkatugintzan irakaslea da.
Argiñeren senarra da, eta Txillarren bizi denez, Ekonomia zirkularra praktikan jartzen dabil baserriko eraikinean eta nekazal ekoizpenean.
Pello
40 urte zituela, baserrira bizitzera joan zen familiarekin eta kaleko lana utzi eta nekazaritzara dedikatu zen. Hasi orduko konturatu zen nekazaritza ekologikoa zela berak nahi zuen ekoizpen eredua. 30 urte hauetan bere bidea egiten joan da eta, gaur egun, nahiz eta erretiratuta egon, nekazaritza ekologikoan erreferente bat da.