top of page

GURE HISTORIA

Txillarreko proiektua orain dela 30 urte sortu zen, elikagai osasuntsuak sortzeko apostua egin genuenean. Gure filosofiatik gertuago zegoen ekoizpen eredu bat ezagutu genuen, ekoizpen ekologikoa. Bide hau hartzen lehenetariko gipuzkoarrak izan ginen.

​

Urte hauetan eginiko lana handia izan da, nekazaritza ekologikoaren dibulgazioan ibili garelako, bai bezeroekin, bai formatzaile lanetan, eta baita bulego eta administrazioekin ere.

​

Bide honetan jasotako errekonozimendu ugariek aurrera jarraitzeko indarra eta motibazioa eman digute. Gipuzkoako barazki azoka ezberdinetan lehenengo postu ugari eskuratu ditugu, era konbentzionalean ekoiztutakokin lehiatzen. Horrez gain, beste hainbat errekonozimendu publiko ere jaso ditugu. Eskertzeko asko daukagu.

 

Gaur egun ilusio berarekin jarraitzen dugu lanean. Errelebo generazionala egin ostean, proiektu berriekin gatoz. Ekonomia zirkularra oinarri hartuta, inguruaren kudeaketa oso bat egin nahi dugu ekosistema txiki bat eratuz baserrian bertan. Geure hondakinak lehengai bihurtu eta ur eta energia konsumoak txikitzeaz gain autosorkuntzara bideratzeko proiektuak martxan jartzen ari gara.

​

​

ARROW 2.png

Osasunaren eta produktu naturalen ardatzari jarraituaz, produktu eta zerbitzu zabala eskaintzen dugu. Honen inguruan informazio gehiago Denda eta Zerbitzuak ataletan

bottom of page