top of page

Baserria

ARROW 2.png

Elgoibarko Sallobente-Ermuaran ibarrean aukitzen da Txillarre baserria.

Produkzio txikia da gurea. Horri esker, egunean eguneko barazkiak jasotzen ditugu, bitamina, mineral eta zapore guztia zuzenean kontsumitzaileari helarazteko.

Eredu ekologikoa izateaz gain, dibersifikatua eta ondorioz barazki ezberdinetan aberatsa da. Garaian garaiko produktu konsolidatuak, produktu berri interesgarriekin uztartzen ditugu gure eskaintzan.

Produkzioaren zati handiena kanpoko baratzean egiten dugu, batez ere uda eta udazken partean. Eta euskal herriko klimatologiatik babesteko 5 negutegi dauzkagu. Barazki ezberdinen errotazioak egiten ditugu lurraren aberastasuna mantentzeko ongarri kimikorik gabe. Fruta-arbolek osatzen dute gure eskaintzaren zati bat. Honi esker, garaian garaiko frutak ere eskaintzen ditugu.

Horrez gain, gure lurren erdia harizti eta artadiz osatua dago. Basoaren osasuna bermatzeko, egur zatiak era naturalean konpostatzen uzten ditugu, intsektuak erakarri, eta hauen atzetik txoriak etortzeko. Honek ekosistema osasuntsu bat edukitzen laguntzen digu eta horrek baratzeko izurriteak gutxitzen ditu.

Basoa balioan jartzeko basa-txerriak dauzkagu, bertako ezkurrez eta barazki ekologikoez elikatuak.

Hauxe da gure ogibidearen zutabea, lur osasuntsuak barazki osasuntsuak ekoizteko.

bottom of page